2016(e)ko iraila 9, ostirala

Informatika lantegia

Hona hemen LHko 5. eta 6. mailetako ikasleentzat Hots Gurasoak G.E.ak prestatzen duen Informatika lantegian izen-emateko informazioa eta izen-emateko orria: 


(Ikasleei paperean banatu diegu. Eskaera ez bikoiztu; online edo paperean)

Jarraibideak arretaz irakurri. 

2016ko urriaren 17tik 2017ko maiatzaren 29ra, Erreniegako Informatika gelan.
Astean saio bat, astelehenetan 16:45etik 17:45era.
Izen emateko epea: irailaren 13a, ASTEARTEA.
Nola: on-line betetzeko formularioaren bitartez edo paperezko izen-emate txartela Gurso Elkarteko postontzian utziz (Idazkaritza ondoan).
(Ez bikoiztu; bata edo bestea).
Ikasturte osoko ordainketa:
85 € (25 € gehiago bazkide ez direnak) lehenengo seme-alaba.
75 € (25 € gehiago bazkide ez direnak) bigarren seme-alaba.

Ikastaroaren diru ordainketa ondorengo Guraso Elkarteko kontu zenbakian, ikaslearen IZEN-ABIZENAK eta JARDUERA zehaztuz.
EUSKADIKO KUTXA: ES96 3035 0200 8320 0000 6187
Plaza gordetzeko: epe barruan IZEN EMATEA eta ORDAINKETA ezinbestekoa da.
Talderik sortuko ez balitz, izen ematerako orduan ordaindutako dirua itzuliko zaizue.
Plaza mugatuak (bazkideek lehentasuna dute): guztientzat tokirik ez balego zozketa egingo da eskainitako ordutegian dauden 12 plaza banatzeko zehaztutako baldintzak betetzen dituztenen artean.
Plaza lortu ez dutenentzat beste talde bat sortzeko aukera dago, astelehenetan 17;45etik 18:45era, beti ere 8 ikasle baldin badaude.


Arauak:


Ikasleek patioko aterpe txikian itxarongo dute informatikako irakaslea haien bila joan arte.
Jarduera uztea: ez da ordaindutakoa bueltatuko.
Portaera arazoren bat sortuko balitz, antolatzaileek familiarekin harremanetan jarriko gara afera konpontzeko.

Argibide gehiago: hotsgurasoak@gmail.com

Jantokiko ordutegiko jarduerak